miércoles, 12 de noviembre de 2014

NON GAUDE

LAGUNAK KIROL ELKARTEA

Elgoibar Ikastola

Ermuaranbide Kalea, 7
20870 Elgoibar
Gipuzkoa

Tlfn:943 74 02 93
(Deitzekotan deitu pelota entrenamenduen ordutegian)

Google mapsen:

         

4 comentarios:

  1. 1.Ebaluazio irizpideak
    Erreferentzien arabera hiru informazio iturri baino gehiago erabili dituzte.( elkarrizketak, artikuluak, albisteak, beste blogak…).
    Sakontasunez garatu dituzte edukiak, esteken bidez informazioa gaineratu dute.
    Argazki interesgarriak erabili dituzte, nahiz eta beraienak diren edo ez ez duten zehaztu, bideorik ez dut aurkitu. ikt-ak ongi erabili dituzte. Irizpideak erraz aurkitzen dira eta xehetasunak zaindu dituzte, informazioa nahiko interesgarria iruditu zait.
    Hizkuntza zuzena erabili dute, nahiz eta talde lana izan ebidentziak ez daude.
    2. Irizpide zehatzak
    Lehenengo orrian klub eskolaren kokapena zehaztu dute: helbidea jarriz eta ikt ren bidez ere (google maps).
    Historia-ren atal zabala eta interesgarria egin dute.
    Inguruko ikastetxerik ez dute aipatu.
    Instalazioak erakusten dituzte eta hauek libre noiz dauden adierazten dute ordutegi taula baten bidez.
    Giza baliabideak aipatu dituzte, arduradunak nortzuk diren aipatzen dituzte.
    Ez dute baliabide materialen inguruan ezer aipatu.
    Helburu nagusien botoi bat ez dago baina “sorrera, bilakaera eta tipologia” botoian ulertzera ematen du gazteen aisialdira bideratua dagoen eskola dela.
    Eskolan jokatzen den modalitateari (esku pilotari) buruzko informazio handirik ez dute aipatu, bai ordea elkartean zenbat pilotari dituzten kategoriaren arabera zehaztu dute.
    Gazteak klubera erakartzeko egiten diren jarduerei buruzko informazioa agertzen da “pilota eguna” botoian.
    Bestelakoetaz hitz egiten badugu: galeríarik ez dago, bai ordea lagungarriak suertatzen diren argazki pila, harremanetan jartzeko telefonoa, intereseko estekak…
    3.Kalifikazioa
    9

    4.Iñigo Ardanaz (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea 1.go maila)

    ResponderEliminar
  2. Blog hau aztertzen hasita esa dezakegu, datuak jasotzeko hainbat iturri ezberdin erabili dituztela, adibidez, klubeko hainbat ordezkariri elkarriketak, hainbat artikulu irakurri dituzte eta beste blog batzuetatik hartu dituzte ideia batzuk. Aurkezpen aldetik testuak ordenatuta eta argitasunez daude nahiz eta puntu batzuk falta. IKT tresnak erabili dituzte, argazkiak gehienbat. Hizkuntza aldetik ortografía akatsik gabekoa eta hizkuntza aberatsa du.
    Blogak eskatzen dituen ezaugarri zehatzak aztertuz gero ikusten da atal bakoitza sakontasunez eta oso ondo azalduta agertzen dela, nahiz eta ikastetxeei buruzko informazioa falta den.
    Kalifikazioa: 8,5

    AITOR ETXEBARRIA ANSOTEGI (jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziaren 1.maila)

    ResponderEliminar
  3. LAGUNAK KIROL ELKARTEA

    Blog honek harritu egin nau daukan lehiatila kopuru izugarri eta
    informazioagatik. Informzaio eta argazkiak tartekatzen ditu, berezia
    eta errexa eginez bloga.

    Hiru informazio iturri baino gehiago erabili dituzte blogean.
    Informzaioa ugari da eta ederki banatua. IKT-ak edonon aurki
    ditzazkegu eta taldeko lana dela argi dago. Ortografia akatsen bat
    badauka baina gutxi.

    Benetan interesgarria eta harrigarria iruditu zait blog hau beraz 9 ko
    bat izango da nota.

    ResponderEliminar
  4. LAGUN ONAK KIROL ELKARTEA
    1. Blog erakargarria da, gauzak txukuntasunez eta argi erakusten dituena. Edozein informazio aurkitzea erraza da eta informazio iturri anitz erabili dituzte blogeko informazioa eskuratzeko, adibidez elkarrizketa, beste web orrialde batzuetan arakatu dute, estekak... Faltan botatzen dudana bideoren bat edo beste da, nire ustean interesgarriak eta lagungarriak izaten direlako informazio gehigarria modu desberdin baten aurkezteko.
    2. Bigarren zati hau ere ondo bete dute blogean, instalazio desberdinak bisitatu dituzte eta bertako argazki ugari atera dituzte blogari itxura ona emanez. Instalazioak eta elkartea non dauden ondo zehazten dute eta baita ere nortzuk diren elkarteko arduraduna, beraz antolamenduaren aldetik lan ona egin dutela esan daiteke. Elkarrizketaren bat da nire ustez falta zaien bakarra bloga ondo betetzeko ikusi dudanagatik pilotari eta entrenatzaileren batekin hitz egin dute baina gero ez dute elkarrizketa bera erakutsi blogean.
    Kalifikazioa: 8,5
    Paul Arrieta, Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako zientziak 1. maila

    ResponderEliminar