SAN ANTON TXAPELKETA
San Anton txapelketa eskuz binakako txapelketa bat da, Lagunak K.E. elkarteak antolatua eta ikastolako frontoian ospatu izan dena. Urtarrilaren hasieran ospatu izan da txapelketa hau, San Anton jaien aitzakiarekin.
Sorrerari dagokionez, 90.hamarkadaren hasieran sortu zen txapelketa hau, Lagunak K.E. sortzearekin batera.
Txapelketa hau senior eta junior mailetan ospatu izan da, eta ondoren goia jo duten eta gaur egun izen handia duten pilotari asko pasa izan dira bertatik. Besteak beste Mikel Goñi (1996.urtean txapeldun), Rober Uriarte, Joseba Ezkurdia, Beñat Rezusta… Hala ere, txapelketa honek beti utzi izan die lekua herriko pilotariei ere: Aitor Atxotegi soraluzetarra, Iker txurruka Elgoibartarra....
22 edizio
Arazo ekonomikoak izan direla eta, 2014. urtean ezin izan da txapelketa hau ospatu, Lagunak K.E. elkarteak 2000 euroko diru laguntza xumea baino ez baitzuen jaso. Beraz, 2013koa izan zen San Anton txapelketaren azken edizioa, 22.ena.
Horren ordez, Lagunak K.E. elkarteak puntako afizionatuen arteko jailadi bat antolatu zuen, eskuz binakakoa, urtarrilaren 17an ospatu zena.
Txapelketa formula uztearekin eta jaialdi formula bereganatzearekin batera, esan dezakegu tradizio handiko txaplketa bat galdu dela. Ea hurrengo urteetan guztion laguntzarekin txapelketa erakargarri hau berreskuratzen dugun!
FORUEN PLAZAN JOKATZEN DIREN TXAPELKETAK
- GOMAZKO PALETAKO TXAPELKETA MISTOA: Urriaren 7tik 17ra bitartean ospatzen den txapelketa da, Foruen plazako frontoian. 20 bikote inguruk hartzen dute parte (2014ko edizioan 22 bikote), eta jai giroan ospatzen den txapelketa bat da.
Bitxikeria gisa, finala jokatu aurretik partaide guztien artean "barru" moduko bat jokatzen da, eta aurreskua ere dantzatzen zaie finalistei.
-NESKEN ARTEKO GOMAZKO PALETAKO TXAPELKETA: Txapelketa hau 2011.urtean antolatu zuen 10Bai elkarteak lehenengo aldiz, eta aurtengo udan laugarren edizioa jokatu da. Txapelketa hau uztailean jokatzen da.
Emakume guztiek 10bai elkartearen (frontoi berriaren aldeko elkartea) elastikoarekin jokatzen dute.
-4 T'ERDIKO TXAPELKETA: Txapelketa hau ere 10bai elkarteak antolatzen du eta ekainaren amaieran jokatzen da.
SIGMAKO TXAPELKETA: Txapelketa hau Sigmako pilotalekuan jokatzen da, eskuz binaka, , infantil eta senior (1.maila eta 2.maila) mailatan. Uztailaren hasieran jokatzen da.












No hay comentarios:
Publicar un comentario