KLUBA: LAN TALDEA ETA PILOTARIAK

Lagunak K.E. oso antolamendu arrunt eta sinpleko pilota elkartea da eta bi arduradun, koordinatzaile bat eta entrenatzaile bat eta beste laguntzaile batez osatuta dago:

-Arduradun nagusiak: Juan Mari Elustondo eta Antonio azpiazu
-Koordinatzailea: Jon Gerrikabeitia
-Entrenatzaile nagusia: Jose Mari Leiaristi
-Entrenamenduetako laguntzailea: Esteban Arrizabalaga

Horrez gain,  benjamin eta alebin kategorian haur ugari daudenez, hiru gazte egiten dira kategoria hauetako entrenamenduen kargu.

Bestalde, Lagunak Kirol Elkarteko pilotariak hainbat kategoriatan banatzen dira. Hala ere, desoreka handia dago, benjamin eta alebin kategorietan pilotari andana baitago, eta gainontzeko kategorietan aldiz, arazoak daude bikotea osatzeko. Honela banatzen dira pilotariak:

-Benjamin eta alebinak: 100 umetik gora
-Infantilak: 2 bikote
-Kadeteak: Bikote bat
-Jubenilak: Bikote bat
-Seniorrak: bikote bat, hiru pilotarik osatua
-Federatu gabeko seniorrak (aisialdia, ntrenamenduak soilik): Bikote bat


No hay comentarios:

Publicar un comentario