Elgoibarko ikastola 1997.urtean hasi zen Elgoibarko Pilota Eguna antolatzen, gaztetxoen artean pilotarekiko zaletasuna piztu eta suspertzeko asmoarekin, eta oraindik ere indarrean jarraitzen du. Pilota Eguna martxoaren hasieran ospatzen da, eta tokiari dagokionez, hasiera batean ikastolako frontoian ospatzen zen, baina azken urteotan Kalegoen plazako frontoi tradizionalak hartu du lekukoa.
Pilota protagonista nagusi den egun honetan, frontoia 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilez betetzen da (65 gaztetxo inguru). Guztira binakako 16 partida jokatzen dira, 8 mutilen artean eta beste 8 nesken artean.
Behin partida guztiak amaituta, sari banaketaren ordua izaten da. Elgoibarko udaleko ordezkarien eta zenbait pilotari famaturen eskutik, Pilota Eguneko partaide guztiek oroigarri bana jasotzen dute.
Bestalde, 2007.urtean Pilota Egunaren X. edizioa ospatu zen, eta bertan Lagunak Kirol Elkarteko arduradunak omenduak izan ziren, urtero Pilota Eguna antolatzen eskainitako laguntzagatik.




No hay comentarios:
Publicar un comentario