10Bai plataforma eta Lagunak K.E. pilotaleku berriaren eskean
Badira zenbait urte Lagunak Kirol elkartea eta elgoibarko herria pilotaleku berri baten eskean dabiltzanetik, Ikastolako frontoiak hainbat zailtasun eskaintzen baititu. Honen harira, 2008.urtean "10Bai" izeneko plataforma jaio zen. Plataforma hau, izenak berak dioen bezala, elgoibarko udalari 10 koadroko pilotaleku estali bat eskatzeko helburuarekin jaio zen. Horrela, orduz geroztik, bai Lagunak K.E. eta baita plataforma berri hau ere, etengabe ari dira udalari pilotaleku berri bat aldarrikatzen.
Argi dago gaur egungo egoera ekonomikoak ez duela batere laguntzen, baina beharrezkoa da herritarren beharrak asebetetzea, azken finean hori baita udalaren eginkizuna. Gainera, pilota bultzatzeko modu bat ere bada honako hau.
Udala alde, baina hainbat desadostasun
10Bai plataformak eta Lagunak Kirol Elkarteak erdigunean kokatutako pilotaleku bat nahi dute, jendea bertaratzeko eta kirola ikusgarri egiteko. Horrez gain, beharrezkoa da partida ofizialak jokatzeko baldintzak betetzen dituen pilotalekua izatea.
Nahiz eta krisi ekonomikoan murgilduta egon, Elgoibarko Udalarentzat ere beharrezkoa da pilotaleku berri bat eraikitzea, baina ez datoz bat 10Bai plataformak eta Lagunak K.E.-k eskatutako baldintzekin.
Aurrez aipatu bezala, pilotalekua herrigunean eskatzen du herriak, baina Udala aldiz pilotalekua Mintxetan eraikitzearen aldekoa da, herrian ez baitago leku nahikorik.
Desadostasun hauek bultzatuta, hainbat bilera egin dituzte bi alderdiek, baina oraindik ere ez da erabakirik hartu, nahiz eta pilotalekua eraikitzeko asmoak indarrean jarraitzen duen.
Beraz, ikuspuntu desberdinak izan arren, ea adostasun batera heldu eta lehenbailen eraikitzen den pilotaleku berria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario