LAGUNAK KIROL ELKARTEA
Sorrera eta bilakaera
Elgoibarren aspalditik egon dira pilotazaleak eta pilotariak, eta horregatik pilota elkarte baten premia sumatu zuten elgoibartarrek. Hori dela eta, 1991.urtean sortu zen "Lagunak" deituriko pilota elkarte hau, momentuan zeuden pilotazaleek osatuta. Egia esan elgoibartar gaztetxoek duten pilotarekiko zaltasunagaitik izango ez balitz, elkartea berehala desagertuko litzateke.
Hasiera batean oso pilotari eta partaide gutxik osatzen zuten taldea. Baina gutxinaka, denboraren poderioz, gero eta gehiago izan dira pilotaren mundura sartzera ausartu direnak.
Gaur egun, inoiz izan dugun ume kopuru handiena dugu, badira ia ehun ume pilotari gure harrobian. Baina egia esan, ume hauentzat pelota ez da "hobby" hutsa izatetik pasatzen. Zeren eta jubenil mailatik aurrera oso gutxi dira gure pilotariak. Baina hau ere aldatzen doa eta duela 10 urte afizionatu eta jubenil mailan pilotari bat edo bat ere ez izatetik, gaur egun 10-20 gazte pilotari izatera pasa da pilota elkarte hau.
Tipologia
Bestalde, esan beharra dago nahiz eta elgoibarren beste hainbat espezialitate praktikatzen diren (gomazko paleta batez ere), Lagunak K.E. esku pilotan zentratu izan dela batez ere bere ibilbidean zehar, eta baita gaur egun ere.
Ekite esparruari dagokionez aldiz, Lagunak K.E.-ak hainbat aukera eskaintzen ditu, maila gehienetan baititu pilotariak. Beraz, hastapenera, errendimendura eta aisira (badago federatua ez den bikote bat, entrenatzen aritzen dena) egokitutako pilota eskola da.
Helburu orokor gisa, elkarteak Elgoibar eta inguruko eskualdean pilota sustatzea bilatzen du batez ere, eta baita kirol honen ezagutza barneratzea ere.

No hay comentarios:
Publicar un comentario