BALTASAR PILOTAZALE ELKARTEA


ELGOIBARKO BALTASAR PILOTAZALE  ELKARTEA

Lagunak Kirol Elkartearen sorrera ulertzeko, beharrezkoa da pilotazale elkarte honen sorrera eta oinarriak ezagutzea, elkarte honetan oinarritzen baita Lagunak K.E.

1957. urtean, uda amaieran zehazki,  Elgoibarko bi lagun talde (Pikupe eta Gazte Alaiak) elkartu eta pilotazale elkarte bat sortzea erabaki zuten, eta horrela, ondorengo hilabeteetan pilotazale elkartearen lehen oinarriak finkatzen hasi ziren. Elgoibarko “Baltasar Pilotazale Elkartea” izena eman zioten, eta lagun taldeen elkarketa eman zenetik  hilabete gutxira, 1958ko urtarrilaren 17an hain zuzen, elkartearen egoitza inauguratu zen.  Egoitza Errosario kalean kokatu zuten (Errosario, 1) eta oraindik ere bertan dago kokatua.

Egoitza kokatu zuten lekuan, aurreko urteetan Francisco Arana “Baltasar” pilotari famatua bizi izan zen, lau aldiz Espainiako txapeldun eta Iruñeko munduko txapelketan (1962) txapeldun izana. Hortik datoz, hain zuzen ere, elkartearen izena eta jarduera, elkartea  pilota mundura hertsiki lotuta egon izan baita jaiotzatik.

Elkartea sortu eta berehala elkarteko kideak pilota txapelketetan lehiatzen hasi ziren. Elkartearen sortzaile eta kideetako bat, besteak beste, Xabier Arriola “Arriola IV” pilotari elgoibartar ospetsua zen.

Baltasar Pilota Elkartean oinarrituz, 1991. urtean Lagunak Elgoibarko Pilota eskola sortu zen , pilotarien formakuntza zentroa, eta  baita pilota munduaren bultzatzailea ere.





2008ko urtarrilaren 16tik 19ra Baltasar Pilotazale Elkartearen 50. Urteurrena ospatu zen Elgoibarren, hainbat ekitaldi burutu zirelarik. Besteak beste,  San Bartolome elizan pilotazale elkarteko hildako kideen omenez elizkizun bat ospatu zen, elkartearen sortzaileen arteko 
bazkaria ere egin zen …


Azkenik, aipagarria da Baltasar Pilotazale Elkartea tradizio eta son handiko elkartea izan dela, bai Elgoibarren eta baita pilota munduan ere.




No hay comentarios:

Publicar un comentario